Baina hasteko...

·         Nola  egiten diozu aurre ikerketari?
Beldur pixka batekin, ez dakigu oso ondo oraindikan zer egingo dugun guztiz ezta nola egin behar dugun ere ez. Pixkat galduak gaude, baina gogotsu ikerketa ondo ulertu eta lan egiteko.

·         Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?
"Nola eramango dut aurrera esplikatutako kartografia tailerra? " da nire iritziz dudan galdera garrantzitsuena; oraindik ez dakit oso ondo nola osatuko dudan kartografia ezta zer ideia ipini bertan. 
Beste galdera bat materialaren inguruan izan daiteke; bai analogikoa edo digitala izango den edota bertan argazkiak, marrazkiak, bideoak edo beste zer jarri dezakedan.

·         Zeintzuk izan daitezke erronkak?
Ikerketa erakargarri eta egoki bat egitea, non nik "nola, non, noiz..." ikasten dudan azaltzen den. Ikerketa honen ondoren zenbait balore edo emaitza egoki jasotzea gustatuko litzaidake.

·         Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?
Nire ikasteko gogoa eta lan egiteko gogoa. Interesa baitut kartografian eta espero dut lana ondo egitea. Zerbait ulertzen badut eta beste batek ez, nik dakidana konpartitzea eta baita alderantziz ikasteko gogoa ere.

·         Zer espero duzu ikastea?
Kartografia hobeto osatzen ikastea espero dutetaosatu ondoren erabilgarria eta erakargia izateko nola egin, ordenatu, azaldu... ikastea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina